2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

UMEA ETA HEGAZKINA

Erlazionatutako irudia

UMEA ETA HEGAZKINA


Behin batean paperezko hegazkin bat egin nuen. Bat batean azti bat agertu zen eta txiki-txiki egin ninduen hegazkinaren neurrira.
Eta gero astiak esan zidan:
- Orain hegazkinera igo ahal zara.
Nik kasu egin nion eta honela jesarri nintzen hegazkinean. Gero aztiak hartu zuen hegazkina eta bota egin zuen.
Zein pozik jarri nintzen hegan egin ahal nuelako nire hegazkinarekin! 
Mundu osoan zehar hegan egin nuen, hiriak eta jende bitxia ezagutzen, eta beraien hizkuntza hitz egiten ikasi nuen.
Etxera itzuli nintzenean, aztia nire etxean zegoen. Handi bihurtu ninduen eta lokartu nintzen.
Hurrengo egunean, aztiak utzi zidan nota bat esaten zuena:
“Orain hegazkina ezin da apurtu”  
Ordutik aurrera,  jolastu nuen hegazkinarekin egun askotan eta askotan…

Asier Gomez



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina