2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

Autoa hartu nien eta...

niño conduciendo ferrari bilaketarekin bat datozen irudiak

AUTOA HARTU NIEN GURASOEI ETA...

Autoa gurasoei hartzea ez zen izan oso erabaki ona.
Egun baten, nire gurasoek utzi zidaten etxean egun bat osoa pasatzen eta ni pozik jarri nintzen. Gurasoak ez ziren egun hartan etxera etorriko, orduan, lagun bat etxera ekarri eta jolastu ahal ginen, pentsatu nuen. Joan nintzen lagun baten etxera eta kontatu nion pentsatu nuena. Berak esan zion bere aitari ahal bazen nire etxera joan lo egitera eta bere aitak esan zuen baietz.
Etxera heltzean, tontakeria pila bat egin genuen eta gero, hasi ginen hizketan:
- Orain zer egingo dugu?- galdetu nuen nik.
- Ez dakit.
- Aaaah! Badakit zer egin ahal dugun.
- Zer?
- Nire aitaren kotxea hartu eta joan festa batera.
- Bai! Zein ideia ona! Beno ba, tira, joango gara kotxera.
Esan eta egin; hartu nuen kotxeko giltza eta sartu nuen barruan. Giltza giratu eta kotxearekin joan ginen festa batera, baina bidean euki nuen istripu bat eta leihoa apurtu zen.
Ni joan nintzen korrikan kotxearekin bueltan etxera eta utzi nuen kotxea hor etxeko atarian.
Hurrengo egunean, nire gurasoek ikusi zuten kotxea eta saldu zuten nire bideokontsola aberia konpontzeko.
BUKAERA!

Urko Garro 2018/05/15 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina