2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

Txiki-Txikia naiz

Erlazionatutako irudia
Behin batean paperezko hegazkin bat egin nuen. Bat batean azti bat agertu zen eta txiki-txiki egin ninduen hegazkinaren neurrira.
Orduan leihotik bota ninduen, eta hegan eta hegan egin nuen. Hegazkina ez zen gelditzen eta ni urduritu egin nintzen. Orduan, ostiko bat eman nion hegazkinari.
Bat batean, hegazkinari apurtu zitzaion hegoa eta lurrera zioan. Orduan, hartu nuen paper zati bat eta paraxuta bezala erabili nuen. Behin lurrean egonda, barraskilo bat nire aurre-aurrean jarri zen eta harrituta geratu nintzen.Inoiz ez nuen ikusi halako gauza harrigarririk! Ni baino askoz altuagoa zen, eta bere antena bat ia nire tamainakoa zen.
Egia esanda, ni beldurrez beteta nengoen, baina bat batean hartu ninduen antena batekin eta bere gainean jarri ninduen. Orduan ni hasi nintzen gidatzen barraskiloa. Bat batean, jauzi zen barraskiloa zulo batetik ni gainean nengoela. Ez nekien non nengoen ere, baina orduan ikusi nuen sator bat. Ematen zuen munstro ikaragarri bat, baina ez zen horrela ona baizik lagundu zigulako zulotik ateratzen.
- Eskerrik asko! - esan nion eta berak orduan esan zuen nahi zuela bidaia jarraitu gurekin.
Nik baietz esanda, jarraitu genuen nire etxerako bidaia. Oso urbil nengoela susmoa neukan eta orduan, aztia ikusi nuen, eta jarraitu genion aztiari, Bere etxera sartu zenean, gu ere sartu ginen atetik bera konturatu gabe.
Hor edari misteriotsu bat edan nuen eta handia egin nintzen. Barraskiloak eta satorrak beste edari bat edan zuten ni konturatu gabe eta gizaki bihurtu ziren. Aztiari mendeku bat egin nion eta bota nion beste edari bat eta katua bihurtu nuen. Orduan, beste katu bat etorri zen eta maitemindu zen berarekin eta aztia korrika ihesi alde egin zuen eta denok barre egin genuen.

                                                                      AMAIA

Urko garro 2018

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina