2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

Gurasoei gidabaimenik gabe autoa hartu nienekoa

“LA QUE SE AVECINA”



Atzo arazo larri baten sartu nintzen gidabaimenik gabe amaren autoa hartzea 
erabaki nuenean.
Gaua zen, martxan jarri nuen, aparkalekutik atera, oso bizkor joan nintzen eta 
denda baten  aurka jo nuen. BOOOMMMM!
Kristalak leku guztietatik atera ziren , bitxiak lurrera jausi ziren eta alarma-sirena 
haserretzen hasi zen. NINO, NINO, NINO!
Justu  “LA QUE SE AVECINA” koak zeuden grabatzen denda horretan eta ezin 
hobeto etorri nintzaien, auto bat dendaren kontra jotzea nahi zutelako.
Atera nintzen autotik eta etorri zen zuzendaria esaten:
-OSO ONDO! OSO ONDO!- eta - ESKERRIK ASKO UMEA,EZ GENEUKAN DIRURIK 
AUTO BAT EROSTEKO ETA DENDAREN AURKA JOTZEKO. AHH BAI!! ONDO ZAUDE?
Esan nion baietz, eta zuzendariak esan zuen:
-ORAIN ANTONIO ETORTZEA ETA AUTOAREKIN DENDAREN KONTRA JO DUELA 
ANTZEZTEA.
Gero nire aita eta ama etorri ziren, baina errieta egin baino lehenago zuzendariak 
esan zien:
- UME HAU OSO ONDO ETORRI ZAIGU. NAHI DUZUE LAN BAT GURE PROGRAMAN?
Eta nire amak esan zuen:
-ETA ZEIN PROGRAMA DA HORI?
Berak erantzun zion:
-LA QUE SE AVECINA.
Eta esan zuten baietz.
Horiek izan ziren nire lehen pausuak  izar bat izateko.


Hortaz gomendatzen dizut zure aita edo zure amaren autoa hartzea.

Resultado de imagen de LA QUE SE AVECINA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina