2018(e)ko ekainaren 7(a), osteguna

Nire ametsetako parkea



PROPOSAMENA:
Udalak parke berri bat egingo du zure auzoan. Horretarako, umeen iritziak jasotzen dabil nahi dutena parke horretan izan dezaten.
Azaldu nolakoa da zure ametsetako parkea.

Nire ametsetako parkean bola askoko igerilekua egongo litzateke lagunekin bolazko gerrak egiteko.
Parcour egiteko koltxonetak egotea gustatuko litzaidake eta sakuz egindako pirámide handi bat zintzilikatzeko.
Egarria izanez gero, sargunean, Akuarius-eko iturriak egongo lirateke; bat laranjazkoa eta bestea limoizkoa eta baita palomitazko makina bat ere.
Eta oso nekatuta gaudenerako, bi zuhaitz arteko hamaka batzuk egongo lirateke.

Hori da nire ametsetako parkea.

Oihan Montes de Oca

2018(e)ko maiatzaren 31(a), osteguna

DBHko artelanak

DBH 4. mailako ikasleek Aurelio Artetaren obraren detalleak hartu eta beraien moldaerak egin dituzte. Hona hemen zenbait adibide








2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

Autoa hartu nien eta...

niño conduciendo ferrari bilaketarekin bat datozen irudiak

AUTOA HARTU NIEN GURASOEI ETA...

Autoa gurasoei hartzea ez zen izan oso erabaki ona.
Egun baten, nire gurasoek utzi zidaten etxean egun bat osoa pasatzen eta ni pozik jarri nintzen. Gurasoak ez ziren egun hartan etxera etorriko, orduan, lagun bat etxera ekarri eta jolastu ahal ginen, pentsatu nuen. Joan nintzen lagun baten etxera eta kontatu nion pentsatu nuena. Berak esan zion bere aitari ahal bazen nire etxera joan lo egitera eta bere aitak esan zuen baietz.
Etxera heltzean, tontakeria pila bat egin genuen eta gero, hasi ginen hizketan:
- Orain zer egingo dugu?- galdetu nuen nik.
- Ez dakit.
- Aaaah! Badakit zer egin ahal dugun.
- Zer?
- Nire aitaren kotxea hartu eta joan festa batera.
- Bai! Zein ideia ona! Beno ba, tira, joango gara kotxera.
Esan eta egin; hartu nuen kotxeko giltza eta sartu nuen barruan. Giltza giratu eta kotxearekin joan ginen festa batera, baina bidean euki nuen istripu bat eta leihoa apurtu zen.
Ni joan nintzen korrikan kotxearekin bueltan etxera eta utzi nuen kotxea hor etxeko atarian.
Hurrengo egunean, nire gurasoek ikusi zuten kotxea eta saldu zuten nire bideokontsola aberia konpontzeko.
BUKAERA!

Urko Garro 2018/05/15 

Ametsetako etxea

LOTERIA TOKATU ZAIT


Loteria tokatu zaidalako nire ametsetako etxea erosi ahal dut.
Etxea oso handia da, 200 metro karratukoa.
Bi solairu ditu eta atzeko lorategiak bi hektarea neurtzen du. Hor igerileku bat dago. Oso gogoko dut igeri egitea.
Bi flamenko arrosen estatuak behar ditut bihotz bat egiteko lorategian. Lore arrosak behar ditut eta pinu handi bat gabonetan apaintzeko.
Barruan telebista oso handi bat dut eta sofa bat chaise longekin.
Zortzi gela ditu etxeak: bi komuna, sukaldea, atartea, egongela, nire logela, gonbidatuentzako logela eta jolasteko leku bat.
Jolasteko lekuan billar bat, dardoetarako makina, bolera txiki bat, tren zirkuito handi bat eta barra bat daude, azken honetan, zerbait edateko edo jateko egongo da.
Ez kezkatu, gonbidatuko zaituztet!!!

bird sun car animal summer travel heart vehicle holiday romantic auto steering wheel pink toy sports car cheerful flamingo decorative toys funny humor lovers car seat cabriolet inflatable ventilation beaks autoradio rear mirror vacation beginning automotive design

Asier Gómez

2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala

2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

Artistak lanean

Eskolako txikienek irakasleen laguntzaz edo alderantziz, irakasleek ikasleen laguntzaz...elkarlanean honelako artelanak sortzen dituzte.