2018(e)ko maiatzaren 31(a), osteguna

DBHko artelanak

DBH 4. mailako ikasleek Aurelio Artetaren obraren detalleak hartu eta beraien moldaerak egin dituzte. Hona hemen zenbait adibide








2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

Autoa hartu nien eta...

niño conduciendo ferrari bilaketarekin bat datozen irudiak

AUTOA HARTU NIEN GURASOEI ETA...

Autoa gurasoei hartzea ez zen izan oso erabaki ona.
Egun baten, nire gurasoek utzi zidaten etxean egun bat osoa pasatzen eta ni pozik jarri nintzen. Gurasoak ez ziren egun hartan etxera etorriko, orduan, lagun bat etxera ekarri eta jolastu ahal ginen, pentsatu nuen. Joan nintzen lagun baten etxera eta kontatu nion pentsatu nuena. Berak esan zion bere aitari ahal bazen nire etxera joan lo egitera eta bere aitak esan zuen baietz.
Etxera heltzean, tontakeria pila bat egin genuen eta gero, hasi ginen hizketan:
- Orain zer egingo dugu?- galdetu nuen nik.
- Ez dakit.
- Aaaah! Badakit zer egin ahal dugun.
- Zer?
- Nire aitaren kotxea hartu eta joan festa batera.
- Bai! Zein ideia ona! Beno ba, tira, joango gara kotxera.
Esan eta egin; hartu nuen kotxeko giltza eta sartu nuen barruan. Giltza giratu eta kotxearekin joan ginen festa batera, baina bidean euki nuen istripu bat eta leihoa apurtu zen.
Ni joan nintzen korrikan kotxearekin bueltan etxera eta utzi nuen kotxea hor etxeko atarian.
Hurrengo egunean, nire gurasoek ikusi zuten kotxea eta saldu zuten nire bideokontsola aberia konpontzeko.
BUKAERA!

Urko Garro 2018/05/15 

Ametsetako etxea

LOTERIA TOKATU ZAIT


Loteria tokatu zaidalako nire ametsetako etxea erosi ahal dut.
Etxea oso handia da, 200 metro karratukoa.
Bi solairu ditu eta atzeko lorategiak bi hektarea neurtzen du. Hor igerileku bat dago. Oso gogoko dut igeri egitea.
Bi flamenko arrosen estatuak behar ditut bihotz bat egiteko lorategian. Lore arrosak behar ditut eta pinu handi bat gabonetan apaintzeko.
Barruan telebista oso handi bat dut eta sofa bat chaise longekin.
Zortzi gela ditu etxeak: bi komuna, sukaldea, atartea, egongela, nire logela, gonbidatuentzako logela eta jolasteko leku bat.
Jolasteko lekuan billar bat, dardoetarako makina, bolera txiki bat, tren zirkuito handi bat eta barra bat daude, azken honetan, zerbait edateko edo jateko egongo da.
Ez kezkatu, gonbidatuko zaituztet!!!

bird sun car animal summer travel heart vehicle holiday romantic auto steering wheel pink toy sports car cheerful flamingo decorative toys funny humor lovers car seat cabriolet inflatable ventilation beaks autoradio rear mirror vacation beginning automotive design

Asier Gómez

2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala

2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

Artistak lanean

Eskolako txikienek irakasleen laguntzaz edo alderantziz, irakasleek ikasleen laguntzaz...elkarlanean honelako artelanak sortzen dituzte.


2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

Gurasoei gidabaimenik gabe autoa hartu nienekoa

“LA QUE SE AVECINA”



Atzo arazo larri baten sartu nintzen gidabaimenik gabe amaren autoa hartzea 
erabaki nuenean.
Gaua zen, martxan jarri nuen, aparkalekutik atera, oso bizkor joan nintzen eta 
denda baten  aurka jo nuen. BOOOMMMM!
Kristalak leku guztietatik atera ziren , bitxiak lurrera jausi ziren eta alarma-sirena 
haserretzen hasi zen. NINO, NINO, NINO!
Justu  “LA QUE SE AVECINA” koak zeuden grabatzen denda horretan eta ezin 
hobeto etorri nintzaien, auto bat dendaren kontra jotzea nahi zutelako.
Atera nintzen autotik eta etorri zen zuzendaria esaten:
-OSO ONDO! OSO ONDO!- eta - ESKERRIK ASKO UMEA,EZ GENEUKAN DIRURIK 
AUTO BAT EROSTEKO ETA DENDAREN AURKA JOTZEKO. AHH BAI!! ONDO ZAUDE?
Esan nion baietz, eta zuzendariak esan zuen:
-ORAIN ANTONIO ETORTZEA ETA AUTOAREKIN DENDAREN KONTRA JO DUELA 
ANTZEZTEA.
Gero nire aita eta ama etorri ziren, baina errieta egin baino lehenago zuzendariak 
esan zien:
- UME HAU OSO ONDO ETORRI ZAIGU. NAHI DUZUE LAN BAT GURE PROGRAMAN?
Eta nire amak esan zuen:
-ETA ZEIN PROGRAMA DA HORI?
Berak erantzun zion:
-LA QUE SE AVECINA.
Eta esan zuten baietz.
Horiek izan ziren nire lehen pausuak  izar bat izateko.


Hortaz gomendatzen dizut zure aita edo zure amaren autoa hartzea.

Resultado de imagen de LA QUE SE AVECINA

2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

Barruko tximeletak






la mayor chilena de slatan bilaketarekin bat datozen irudiak


    BARRUKO TXIMELETAK NEW YORKEN

Aste santuan New Yorken egon naiz eta han gauza interesgarriak egon dira. Asteazkenean, ibiltzen geunden hiria ezagutzen. Hiria oso handia zen, eraikinak 50 solairu baino gehiagokoak zeuden eta jende asko zegoen.
Bat-batean, geratu nintzen begiratzen pertsona horri. Ibrahimovich zen. Geratu nintzen harrituta. Joan nintzen esatera nire aitari baina Ibrahimovich joan zen.
Ibrahimovich futbol jokalari famatua da. Niretzat, jokalari hau oso garrantzitsua da sartu zuelako munduko golik ikusgarriena.
Nire aitak ez zuen sinisten, esan nion begiratzeko atzera eta ikusi zuen; orduan sinistu zidan.
Ikusi nuenean barruko tximeletak sentitu nituen. Bakarrik ikusten nuen telebistatik eta eta egun hartan ikusi nuen kaletik.

Aretx Holgado



Izenbururik gabe


Urko Garro
2015
Arbelan eginda

2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

Txiki-Txikia naiz

Erlazionatutako irudia
Behin batean paperezko hegazkin bat egin nuen. Bat batean azti bat agertu zen eta txiki-txiki egin ninduen hegazkinaren neurrira.
Orduan leihotik bota ninduen, eta hegan eta hegan egin nuen. Hegazkina ez zen gelditzen eta ni urduritu egin nintzen. Orduan, ostiko bat eman nion hegazkinari.
Bat batean, hegazkinari apurtu zitzaion hegoa eta lurrera zioan. Orduan, hartu nuen paper zati bat eta paraxuta bezala erabili nuen. Behin lurrean egonda, barraskilo bat nire aurre-aurrean jarri zen eta harrituta geratu nintzen.Inoiz ez nuen ikusi halako gauza harrigarririk! Ni baino askoz altuagoa zen, eta bere antena bat ia nire tamainakoa zen.
Egia esanda, ni beldurrez beteta nengoen, baina bat batean hartu ninduen antena batekin eta bere gainean jarri ninduen. Orduan ni hasi nintzen gidatzen barraskiloa. Bat batean, jauzi zen barraskiloa zulo batetik ni gainean nengoela. Ez nekien non nengoen ere, baina orduan ikusi nuen sator bat. Ematen zuen munstro ikaragarri bat, baina ez zen horrela ona baizik lagundu zigulako zulotik ateratzen.
- Eskerrik asko! - esan nion eta berak orduan esan zuen nahi zuela bidaia jarraitu gurekin.
Nik baietz esanda, jarraitu genuen nire etxerako bidaia. Oso urbil nengoela susmoa neukan eta orduan, aztia ikusi nuen, eta jarraitu genion aztiari, Bere etxera sartu zenean, gu ere sartu ginen atetik bera konturatu gabe.
Hor edari misteriotsu bat edan nuen eta handia egin nintzen. Barraskiloak eta satorrak beste edari bat edan zuten ni konturatu gabe eta gizaki bihurtu ziren. Aztiari mendeku bat egin nion eta bota nion beste edari bat eta katua bihurtu nuen. Orduan, beste katu bat etorri zen eta maitemindu zen berarekin eta aztia korrika ihesi alde egin zuen eta denok barre egin genuen.

                                                                      AMAIA

Urko garro 2018

Izenbururik gabe



Urko Garro 2015
Arbelan marraztua.

UMEA ETA HEGAZKINA

Erlazionatutako irudia

UMEA ETA HEGAZKINA


Behin batean paperezko hegazkin bat egin nuen. Bat batean azti bat agertu zen eta txiki-txiki egin ninduen hegazkinaren neurrira.
Eta gero astiak esan zidan:
- Orain hegazkinera igo ahal zara.
Nik kasu egin nion eta honela jesarri nintzen hegazkinean. Gero aztiak hartu zuen hegazkina eta bota egin zuen.
Zein pozik jarri nintzen hegan egin ahal nuelako nire hegazkinarekin! 
Mundu osoan zehar hegan egin nuen, hiriak eta jende bitxia ezagutzen, eta beraien hizkuntza hitz egiten ikasi nuen.
Etxera itzuli nintzenean, aztia nire etxean zegoen. Handi bihurtu ninduen eta lokartu nintzen.
Hurrengo egunean, aztiak utzi zidan nota bat esaten zuena:
“Orain hegazkina ezin da apurtu”  
Ordutik aurrera,  jolastu nuen hegazkinarekin egun askotan eta askotan…

Asier Gomez